Araba osoan su txikiak eta handiak piztuko dira igandean gauean udari ongi etorria egiteko. Guardian eta Agurainen festa handiak ospatzen dituzte egun hauetan; dantzak eta makalaren landaketa dira bi herri hauetan protagonistak. Judimendin eta Lakua-Arriagan, berriz, suaren inguruan bilduko dira gasteiztarrak.
Guardiako San Juan eta San Pedro jaiak ekainaren 23an, 13:00etan, hasiko dira. Ordu horretan botako dute txupinazoa eta kanpai-hotsek festaren hasiera iragarriko dute. 18:00etan etorriko dira herriko dantzarien eta Katximorroaren kalejira eta dantzak. Jaiak aste osoan luzatuko dira, umeentzat eta jubilatuentzat programa bereziak eskainita. HEMEN PROGRAMA OSOA.
Agurainen txupinazoa ere igandean botako dute,19:00etan, eta goizeko 01:00etan egingo dute makalaren ohiko landaketa, Donibane plazan, Aguraingo Musika Bandak girotuta. Astelehenean, San Joan egunean, 07:00etan, zaldiz abiatuko dira udaletxetik Arrizala herrira. HEMEN PROGRAMA OSOA.
Gasteizko Judimendi auzoan jaien egitarau zabala prest dute. Aurten lau egunez luzatuko dira: ostegunean hasi eta bere sutzar ospetsuekin amaituko dira ekainaren 23an, igandean. Ostegunean, 20.00etan, txosnen ateak irekiko dira, jaietako lehen egunaz gozatzeko pintxo-potea eskainiz. 22.00etan lehen kontzertuak izango dira, Revolta Permanent eta Ira Rap taldekin. HEMEN PROGRAMA OSOA.