Araba Euskaraz 2019

Egongelako ateak ireki dituzte Armentian

Erredakzioa 2019ko eka. 16a, 11:13

Jende ugari gerturatu da Gastezera, Araba Euskaraz osapatzera. / ALEA

Eguzkia ere gerturatu da Gasteizera, Araba Euskaraz ospatzera. Aurtengo hitzorduak lau gune izango ditu.

Aurtengo Araba Euskaraz abiatu da dagoeneko. Goizeko hamarretan egin dute hasiera ekitaldia, eta, ohi bezala, ibilbidearen irekiera ofiziala egin dute ondoren, hezkuntza munduko eragileak eta erakundeetako ordezkariak lagun.

Egunari hasiera emateko modurik hoberena "egongelako ateak" irekitzea dela nabarmendu du Armentia Ikastolako zuzendari Agurne Barrusok, eta, horretarako, etxe baten egongela irudikatu dute ekitaldian. Txan magoaren laguntza izan dute oholtzan, aurkezle lanetan.

Xabier Arrieta Ikastolen Elkarteko presidenteak Arabako ikastolen egoeraren errepaso arina egin du, eta, bereziki, Arabako Errioxan eta Trebiñun egindako lana goraipatu du. Bestalde, Ikastolako presidente Liher Larreak gogoan izan du hautaprobak egin berri dituen ikastolako lehen promozioa. "Etorkizun oparoa" opa die, txalo zaparrada baten laguntzarekin.

Ibilaldiari ekin baino lehen, "bihar ere ikastolaren ateak irekita" egongo direla gogoratu du Agurne Barrusok.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago