Arte Ederretan da Murilloren 'Escorialeko Andra Maria Sortzez Garbia’

Erredakzioa 2019ko ekainaren 13a

Igor Martinez de Luna, Sara Gonzalez Aspuru eta Miguel Falomir. /AFA

Uztailaren 14ra arte ikusi ahal izango da Madrilgo Prado museoak lagatutako obra.

Bartolome Esteban Murilloren Escorialeko Andra Maria Sortzez Garbia obra hilabetez ikusi ahal izango da Arte Ederren Museoan. Berrehun urte bete dituela eta, Prado museoak jarduera programazio berezia antolatu du, eta artelanaren lagapena da ekimenetako bat.

Museoak bere bildumako obra garrantzitsuak lagako dizkie hilabetez hainbat museori (erkidego bakoitzeko bati, Madrilgo Erkidegokoei izan ezik), eta pinturetako askok lotura izango dute hartuko dituzten museoekin. Murilloren lana uztailaren 14ra arte ikusi ahal izango da Gasteizen.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago