Antzerkizale gazteen harrobia

Erredakzioa 2019ko eka. 13a, 16:51
Aurten 96 antzerki saio izan dira. / 'Gizon zoriontsuaren alkandora'

Gasteizko Udala eta Teatro Paraisoren eskutik, 19.500 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute Beñat Etxepare antzokiaren saioetan.

Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Haur Hezkuntzako 19.549 ikasle Beñat Etxepare antzokira ekarri dituen antzerki programazioari amaiera eman diote sari banaketa batekin; ikasturtean eginiko kritika eta irudi onenei sariak eman dizkiete Gasteizko Udalak eta Teatro Paraisok sustatutako egitasmoan.

Gainera, 25 urte bete ditu Beñat Antzokiak, eta, ospatzeko, nazioko eta nazioarteko, zein lurraldeko egitasmoak barne hartzen dituen programazio berezia antolatu dute. "Denbora honetan ikusleak sortzea eta trebatzea xede duen laborategi berritzaile hau garatzeko konpromisoa hartu duten artistak eta konpainiak ezagutzeko eta eskertzeko ariketa izan da", azaldu dute sustatzaileek. 

Proiektuak haur, gazte eta irakasleei arte eszenikoen eta hezkuntza artistikoari buruzko jakin-mina pizteko helburua du; 25 urtez, 2500 saio baino gehiago egin dituzte, eta 600.000 ikusle baino gehiago bildu dituzte. "Esperientzia estetikoak eta elkarlaneko proiektuek eragindako gozamena, kultura ekoizpenaren garapena eta pentsaera dibergentea bultzatu ditugu, baita gure lurraldeko hezkuntza eta arte praktiken eraldaketa ere", nabarmendu dute Teatro Paraisotik.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide