Garoñako erradiazio-dosiei buruzko galdera aurkeztu dute Espainiako Kongresuan

Erredakzioa 2019ko eka. 12a, 13:21
CSNk egindako ikuskaritza batean jaso dira errediazio-dosien inguruko aldaketak. / ALEA

Ostiralean ALEAk ezagutarazitako informazioaren harira kezka agertu du Juantxo Lopez de Uralde diputatuak, eta "onartezintzat" jo du gertatutakoa.

Unidas Podemos taldearen izenean, EQUO alderdiko diputatu Juantxo Lopez de Uraldek galdera idatzia aurkeztu du Espainiako diputatuen kongresuan Garoñako langileek jasotzen dituzten erradiazio-dosiei buruz, jardunean den gobernuak gaiari buruzko azalpenak eman ditzan.

Joan den ostiralean ALEAk zabaldu zuen CSN Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak ikuskaritza-akta batean zentral nuklearrean izandako "gabeziei" buruz ohartarazten duela. Zehazki, bertan azaltzen da Nuclenorrek birritan aldatu dituela erradiazio-dosien gehieneko mailak. Garoñako zuzendaritzak onartzen du agirian jardunean diren langileen kopurua aldatzen duela aurreikusitako erradiazio helburu globalak betetzeko, eta ez dituela kontuan hartzen erradiazio-dosi indibidualak.

Lopez de Uraldek "onartezintzat" jo du gertatutakoa, eta babes neurriak indartzeko eskatu du. "Noski, egoera honek kezkarako bidea ematen du, bai ingurumenean zein langileengan izan zitzakeen eraginak direla eta", zehaztu du diputatuak. Unea balitu du gobernuari galdetzeko eraispen prozesua noiz hasiko den. "Arrisku bakar bat ezin da onartu eraispenaren aurreko fasean, ezta botatzeko fasean ere ez", nabarmendu du.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide