Bi errei izango ditu N-124 errepideak A-1 eta Berantevilla artean

Erredakzioa 2019ko eka. 12a, 10:31
Berantevilla inguruko obrak. ALEA

Autobia bihurtzeko proiektua onartu du Diputazioak, 15,6 milioi euroko aurrekontuarekin.

ArabakO Foru Aldundiaren Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak N-124 errepidea bikoizteko proiektua onartu du. Obrak 25,5 kilometrotik (N-124 eta A-1 errepideen arteko lotunea) 28 kilometrora (Lacorzanillako industrialdea) luzatuko dira. Lan horiei esker, 7,5 metroko zabalerako (2 x 3,75 metro) bi errei egingo dira noranzko bakoitzeko,  eta 2,5 metroko kanpoko bazterbideak.

Era berean, gaur egungo errepidea zerbitzu bidetzat erabiliko da Lacervillako industrialdera sartzeko, lotura baten bidez. Halaber, beste zerbitzu bide bat ere aurreikusi dute laborantza lurretara eta Pirotecnia Valecea enpresara sartzeko. Azkenik, proiektuan Zanbranako lotunea amaitzea jaso dute. 

Modu horretan, sei kilometroko autobia izango da Arabako Errioxarako sarreran, eta zirkulazioaren segurtasuna, erosotasuna eta arintasuna hobetuko dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide