Elikagaien produkzioa eta kontsumoa aztergai, Setemen eskutik

Erredakzioa 2019ko eka. 6a, 17:20
Mikel Lopez Iturriagak hitzaldia eskainiko du ostiralean, Goiuri jauregian. / El Comidista

Mikel Lopez Iturriagaren hitzaldia eta proiektu agroekologikoak ezagutzeko bisitaldia izango dira asteburuan.

Kontsumoari loturiko gai baten inguruan eztabaida eta gogoeta egiteko, Balio Faktoria izeneko zikloa antolatu du Setem Gobernuz Kanpoko Erakundeak. Arropa, teknologia, bidaiak, erotika eta plazerak, osasuna, genero desberdinkeriak edota ekonomia solidarioa landu eta gero, asteburu honetan elikagaien produkzioa eta kontsumoa izango dituzte aztergai.

"Ondo jatea atsegin dugu" izeneko jardunaldietan topaketa bat eta ikastaro bat izango dira. Ostiralean, alde batetik, Comer mejor en un mundo con prisas hitzaldia eskainiko du Mikel Lopez Iturriaga El Comidista kazetari gastronomikoak, La Ruta Slow saioko Aitor Buendiak gidatutako saioan. 19:00etan izango da hitzaldia, Goiurin.

Larunbatean, beste alde batetik, hainbat proiektu agroekologiko ezagutzeko aukera izango da; Beizamako landa eremuko hainbat egitasmo bisitatuko dira. 08:30ean abiatuko da autobusa Gasteiztik, eta 19:30ean bueltatuko da. Aurretik, izena eman behar da elkartean.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide