Sei "gako teknologiko" gailentzen dira EAEn, Innobasqueren Prospektiba Txostenaren arabera

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2019ko ekainaren 6a

Big data, adimen artifiziala, zibersegurtasuna, robotika, Gauzen Internet (IoT) eta sentsorika eta biosentsorika arloak nabarmentzen ditu Innobasqueren 2019ko Prospektiba Txostenak. 216 eragilek elkarlanean osatu dute txostena eta atzo aurkeztu zuten, Innobasqueren Batzar Nagusian.

Innobasque Prospektiba Txostenak joera globalek euskal berrikuntzan izango duten inpaktua aztertzen du, mehatxuak eta aukerak bereiztuz.

Txostenean jaso dutenez, aldaketa demografikoek, Txinaren protagonismo gero eta handiagoak, klima aldaketak eta iraultza teknologikoak dira euskal berrikuntzaren ibilbidea marraztuko duten mundu mailako joera nagusiak.

Horiek kontuan izanda, lehentasunezko bi aukera aurreikusten ditu Innobasquek EAErentzat, berrikuntza arloan liderra izan dadin: digitalizazioa eta datuen garrantzia negozio-eredu eta ekoizpen-prozesu berrien lehengai gisa.

Mehatxu nagusien artean berrikuntzan eta teknologian Txinak hartu duen protagonismoa nabarmentzen da, Europaren galerarako.

Gara-ko albiste honetan duzue informazio gehiago eta Innobasqueren webgunean dago txostena eskuragarri.

 

 

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago