TÚtik GUra! Ongi etorri Mintzalagunon mundura! lelopean, hamarretakoarekin hasi zuten mintzalagun, berbalagun zein mintzakideek urteroko hitzordua; eta amaitzean, Arabako Errioxan egindako olioa dastatzeko aukera izan zuten. Eguerdian, herriko kaleetatik zehar kalejiran ibili ziren, eta horren ostean, berriro ere, mahaiaren bueltan bildu ziren. Dantza egiten amaitu zuten Mintza Eguna. Bat baino gehiago datorren urtekoan pentsatzen hasita egongo da.