Bertso saioak antolatzeko laguntza eskainiko du Arabako Bertsozale Elkarteak

Erredakzioa 2019ko eka. 5a, 18:48
Arabako Bertsozale Elkarteak saioaren kostuaren erdia diruz lagunduko du./ ABE

Ekainaren 10era arte egin ahal izango da eskaera.

Diruz lagundutako bertso saioak antolatzeko eskaintza egin du Arabako Bertsozale Elkarteak. Eskaintza publiko honen bitartez, lurraldeko elkarte eta kolektiboei lagunduko die, saioaren kostuaren erdia ordainduta; auzo eta herri mailako euskara taldeek izango dute lehentasuna. Ekainaren 10era arteko epea izango da eskaera egin ahal izateko.

Sustatzaileek azaldu dutenez, bertso saioak antolatuz, bertsolaritza ezezaguna den tokietara eta kolektiboengana hurbiltzea, ezagunagoa denean dagoen mugimendua indartzea, bertsogintza sustatzea, motibatzea eta erreferente berri esanguratsuak sor daitezen lan egitea dute helburu, besteak beste, deialdi horiek.

Irizpideak, epeak eta informazio gehiago hemen aurkituko duzu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide