Araba Euskaraz 2019

Lau gune izango ditu aurtengo Araba Euskarazek

Erredakzioa 2019ko eka. 4a, 19:47

Gaur goizean aurkeztu dute Armentia ikastolan aurtengo egitaraua. / Araba Euskaraz

Beste askoren artean, Ze esatek, O´Xabi, Gasteiz Kantuz eta Dantza Plaza izango dira.

Gaur goizean aurkeztu dute Araba Euskarazeko egitaraua. Lau gunetan egongo dira ekintzak banatuta: hain justu ere, ikastolan, Pradon, Mineralen eta Armentian.

Ohikoa den moduan, 11:00etan emango diote hasiera egunari ikastolan egingo den ekitaldiarekin. Jaia amaitu bitartean, Gasteiz Kantuz, Ttek elektrotxaranga, Armentia dantza taldea, Big Band Berri jazz banda, herri bazkaria eta Imanol Iturriño magoaren saioa hartuko ditu gune horrek.

Pradon, berriz, Dantza Plaza, bertsolariak, Potx eta Lotx pailazoak, swing dantza taldea edota O´Xabiren dantzaldia izango dira. Mineralen, bertsolari, trikitilari, Olatz Pagaldairen bakarrizketa eta Ham sinfonia korporatiboaz gain, Osterabe, Iont eta Wood String musika taldeak ere arituko dira.

Armentian, azkenik, Araba Bizi Karpa jarriko dute. Zumba saioaK, munduko musikak, Dantza plaza, Joselu Anaiak taldearen dantzaldia eta Skabidean & The Black Birds nahiz Ze Esatek! musika taldeak egongo dira egun osoan.

Horrez gain, ez da faltako Erronka, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako Ikastoletako DBHeko mailetako gazteentzako proba; ez eta artisauak, puzgarriak, munduko musika eta janariak, rokodromoa, jolasak, globo aerostatikoa zein tailerrak.

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago