Pello Bilbaok garaipen ikaragarria lortu du

Ibon Gorrisi 2019ko eka. 1a, 22:06
Euskal soinua izan du gaurko etapak, bai ihesaldian zein Pello Bilbaoren garaipenean. / GIRO

Mikel Landari azken metroetan irabazi dio Avena mendatean.

 

Pello Bilbaok aurtengo Giroan egindakoa ez du sekula santan ahaztuko. Izan ere, bigarren etapa irabazi baitu eta gainera a zer-nolako etapa Avena mendian bukatu dena!. Ikusgarria benetan Mikel Landak (Movistar) eta gernikarrak (Astana) egin duten esprinta garaipena lortu ahal izateko. Azken metroetan biak aurrealdean sartu dira eta lehenengo bihurgunean Pello Bilbaok aurre hartu egin dio arabarrari; lortutako abantaila horrek garaipena eman dio.

Euskal soinua izan du gaurko etapak. Ihesaldian Mikel Nieve eta Pello Bilbao izan dira eta "oilarren" tropelean Mikel Landa ihes egiten saiatu da; une batez hamar hamabi segundoko aldea lortu du. Erasoen suziria Miguel Angel Lopezek piztu du eta ziztu bizian atera da, baina berehala harrapatu dute. Honek hika-mika baino askoz gehiago izan du zale batekin, izan ere, korrika zihoan ikusle batek beste batekin egin du topo eta Astanako txirrindularia lurrerPello Bilbaok aurtengo Giroan egindakoa ez du sekula santan ahaztuko.a joan da. Segundo oso baliotsuak galdu ditu egoera honetan. Halere aurrera jarraitu du. Landa harrapatzeko Vincenzo Nibalik (Bahrain), eta Richard Carapazek (Movistar) erritmoa bizitu dute. Primoz Roglicek (Jumbo) ezin izan du gurpila jarraitu eta atzean gelditu da. Hori ikusi bezain pronto, elkarlanean hasi dira abantaila handitzeko. Hirurak, Carapaz, Landa eta Nibali txirrindulariak tartea irekitzen joan dira. Gorako bidean iheslariak harrapatu dituzte. Euskal Herrian pozaren pozez izan gara multzo horretan garaipena lortu ahal izateko hiru txirrindulari zeudelako: Mikel Nieve, Pello Bilbao eta Mikel Landa. Azkenean bi hauen artean jokatu dute etapa eta gernikarrak irabazi du.

Arabarrak saria ere izan du Roglici 54 segundo atera diolako eta podiumeko hirugarren postuan jarri delako. Ea erlojupeko azken etapan eusten dion!!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide