Arabako artistentzako beka deialdia egin du ARTgia aretoak

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2019ko maiatzaren 28a

Deialdi honen bidez, Arabako artista berriena zein ibilbidea duten artisten lana sustatu nahi du ARTgia aretoak. Beren artelanak ARTgia aretoan (Vitoria-Gasteizko Jose Lejarreta kalea 41 helbidean) erakutsi eta hedatzeko bitartekoak eskaintzen ditu eta bekan irabazle suertatzen diren proiektuek 400€ko diru-laguntza jasoko dute.

Maiatzaren 20tik ekainaren 10era bitartean aurkeztu ahal izango dira proiektuak.


ARTgia Sorgune Aretoak Bai Euskarari Ziurtagiria dauka, 'Zerbitzua euskaraz' maila.

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago