Euskal Herria Koparen IX. edizioaren barruan, Realeko eta Alaveseko neskek finalerdietako partida jokatuko dute gaur arratsaldean, 19:30ean, Arrasateko Mojategi zelaian.
Euskal Herriko talderik onenak batzen dituen txapelketak Euskal Herri osoko taldeen partaidetza izan du, eta oraingoz aurrera egiteko aukera izan dutenak Reala, Alaves, Athletic eta Eibar izan dira. Hain zuzen, gaur arratsaldekoa izango da finalerako txartela eskuratzeko lehen aukera eta Reala zein Alaves izango dira aurrez aurre. Beste finalerdia Athleticen eta Eibarren artean jokatuko dute, Galdakaon.
Finala Azpeitian izango da
Finalerdietako garaileek finala Azpeitian jokatuko dute. Hain zuzen, Lagun Onak futbol taldea sortu zeneko 75. urteurrena ospatzen dabiltza azpeitiarrak.