2015ko emaitzak hobetuta, Batzar Nagusietan duen gehiengoa areagotu du Ramiro Gonzalezek gidatutako zerrendak. Aurreko legegintzaldian baino 4 batzarkide gehiago eskuratu ditu, 17 eserleku orotara.
EH Bilduk bigarren postua eskuratu du, botoen %21 inguru jasota, eta 12 batzarkide izango ditu aurrerantzean.
PSEk bere aldetik, aldez aurretik zuen zenbatekoa bikoiztu egin du eta hirugarren taldea da PP gaindituta. PPk beherakada nabaria jasan du eta 2015 boto gehien jaso zuen alderdia izatetik, laugarren tokian, 8 bakarrik izatera pasa da. Podemosek ere jetsiera nabaria pairatu du eta 8 jarleku izatetik 4 bakarrik izatera pasa da.