|
Iñaki Oiarzabal (PP) Arabako PPren idazkari nagusia izan zen, 2000tik 2008ra. 2008an EAEko PPren idazkari nagusi izendatu zuten, baina 2014an Arantza Quirogak kargutik kendu egin zuen. 2017an berreskuratu zuen kargua. |
Ramiro Gonzalez (EAJ) Ahaldun nagusi izendatu aurretik, abokatu modura egin du lan. EAJren aholkulari izan da hainbat enpresatan, eta 2007an egin zuen jauzi Batzarretara prokuradore modura. 2015etik da ahaldun nagusi. |
|
Kike Fdz. de Pinedo (EH Bildu) Euskal filologian lizentziatua da, eta Arabako ikastolen elkartean irakasle aritu da. Gasteizko Udaleko EH Bilduren bozeramailea izan zen 2011tik 2015era, Batzar Nagusietara jauzi egin aurretik. |
|
Arantxa Abecia (Elkarrekin Podemos) Geografia eta Historian lizentziatua da, eta Bibliotekonomian espezializatua. Gasteizko campuseko liburutegietan lan egin du hogei urtez. 2015ean hasi zen Batzar Nagusietako ordezkari gisa. |
|
Cristina Gonzalez (PSE) Zientzia politikoetan eta Soziologian lizentziatua da, eta UNED-eko irakasle izandakoa. 1991n sartu zen Alderdi Sozialistan, eta batzarkidea izan da 2007tik. Turismo diputatua izan da EAJ eta PSEren agintaldian. |
|
Javier Gomez (Ciudadanos) Historialaria da, eta EHUko graduondoko ikerketa taldean aritu da. Besteak beste, indarkeria politikoaren inguruko hainbat lan argitaratu ditu, eta Valentin de Foronda Institutuan lan egin du. |