Euskal komunitatearen laguntza behar dute Azkue Ikastolak eta Sortzenek

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2019ko maiatzaren 23a

Joan den igandean festa erraldoiak egitekoak ziren Lekeition (Ibilaldia) eta Iruñean (Sortzen Jaia), baina eguraldi txarragatik bertan behera geratu ziren antolatutako ekintza gehienak, galera handiak eraginez. Lekeitioko Azkue ikastolak Bai Euskarari Ziurtagiria du, 'Zerbitzua eta lana euskaraz' maila.

Galerei aurre egiteko euskal komunitatearen laguntza behar dute euskarazko bi hezkuntza proiektuek. Kontu korronte hauetatik egin dezakezu diru-ekarpena:

Lekeitioko Azkue Ikastola

LABORAL KUTXA ES83 3035 0042 92 0420028507
KUTXABANK ES86 2095 0114 60 9117934827

Sortzen Jaia

LABORAL KUTXA ES98 3035 0058 30 0581172598

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago