EH Bilduk irabaziko luke Gasteizen, EITB-ren arabera

Erredakzioa 2019ko mai. 16a, 16:59

Botoetan, Miren Larrion buru duen koalizio abertzaleak irabaziko luke. /EH Bildu

Zazpi zinegotzirekin berdinduta geratuko lirateke EH Bildu eta EAJ

Gizakerrek EITBrentzat egindako inkestaren arabera, Gasteizen EH Bilduk irabaziko lituzke maiatzaren 26ko udal hauteskundeak. Botoen % 23,5 lortuko lituzke eta 7 zinegotzi, aurreko hauteskundeetan baino bat gehiago.

Zazpi zinegotzirekin berdinduta geratuko lirateke EH Bildu eta EAJ, baina lau hamarren gutxiago eskuratu lukete jeltzaleek.

Alderdi Popularra hirugarren postura eroriko litzateke; hamaika puntu eta lau zinegotzi galduko lituzke. PSE-EEk zinegotzi kopuruari eutsiko lioke eta Elkarrekin Podemosek lau lortuko lituzke. Vox eta Ciudadanos alderdiek ez lukete ordezkaritzarik lortuko Gasteizko Udalean.

Maiatzaren 9tik 14ra Gasteizen 400 lagunek eta Arabako gainerako udalerrietan 150 lagunek parte hartu dute inkestan.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago