Elgorri kasu berri bat antzeman dute Araban

Erredakzioa 2019ko mai. 10a, 12:37
Txertoa ematearen garrantziaz ohartarazi du Osakidetzak.

Gaixoa isolamenduan dago.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak elgorri kasu berri bat antzeman du Araban. Gaixoa Arabatik kanpo kutsatu zen, Aste Santuan, familia bisitatzen zegoenean. 

2019an zazpi kasu baieztatu ditu Osakidetzak Euskal Autonomia Erkidegoan. Guztira, bi Araban, lau Bizkaian eta bat Gipuzkoan. Kutsatze berriak saihesteko asmoz Osakidetzak neurriak hartu ditu. Nekane Murga Osasun Saileko zuzendariaren arabera, pazientea isolamenduan dago eta bere harremanak aztertzen ari dira, kasu gehiagorik ez dagoela egiaztatzeko.

Era berean, Osakidetzak gogorarazi du elgorria izan ez duten edota txertorik jarri ez duten pertsonak arriskuan egon daitezkeela. Horrenbestez, txertoa jartzea oso garrantzitsua dela azpimarratu du, gaitz honek heriotza eragin dezaketen infekzioak sorrarazi ditzakeelako.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide