Abian da Carlos Perez Uralde irrati-antzerki lehiaketa

Erredakzioa 2019ko mai. 6a, 10:00
Radio Vitoria eta Euskadi Irratian entzun ahal izango dira lanak. / EITB

Uztaila arte jasoko dira lanak, eta udazkenean aurkeztuko dituzte.

Maiatzaren 7an hasi eta uztailaren 7ra arte egongo da zabalik Carlos Pereez Uralde irrati-antzerkiaren lehiaketaren edizio honetan parte hartuko duten gidoiak aurkezteko epea. Gasteizko Udalak antolatzen du lehiaketa, bere Antzoki Sarearen bidez, Radio Vitoria eta Vital Fundazioaren babespean.

Helburu nagusia irratirako antzerki-idazketa sustatzea da eta, bide batez, bertoko artistei sortzeko aitzakia bat eskaintzea. Uztailaren bukaera aldera, Felipe Juaristik (idazle eta poeta), Pedro Espinosak (Radio Vitoriako kazetaria), Urko Aristik (EITBko zuzendariordea) eta Marta Monfortek (Antzokien ataleko burua) bi obra saridunak hautatuko dituzte, euskarazko onena eta gaztelerazko onena, alegia.

Ondoren, irailean, irrati-proiektuen aurreprodukzioa eta produkzioa egingo da, eta urrian emango dute Radio Vitorian, Euskadi Irratian eta EITBn. Azaroaren 19an sariketa-ekitaldia egingo da Dendaraban eta proiektu irabazleen aurkezpen antzeztuak egingo dira. Carmen San Estebanek hautatu eta zuzenduko ditu aktoreak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide