Roberto Gonzalez de Viñaspre euskaltzainaren sarrera-ekitaldia izango da larunbatean, Trebiñun. Herriko San Pedro elizan irakurriko du sarrera hitzaldia, 12:00etan: Trebiñu, euskararen herrian'. Osoko bilkura egingo du lehenago Euskaltzaindiak, 10:00etan, eta ondoren izango da agerikoa.
Roberto Gonzalez de Viñaspre Bilbon jaio zen, 1961ean. Araban bizi da gaztetatik, Trebiñun. Euskal Filologian lizentziaduna da, eta Eusko Jaurlaritzako funtzionarioa, Hizkuntza Normalkuntzaren alorrean. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 2015ean, eta Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria da. Onomastika Batzordearen buru izan da 2018ko urtarriletik, eta 2018ko otsailaren 23an izendatu zuten euskaltzain oso. Arabako toponimia historikoa landu du gehien. Patxi Uribarrenen lekua hartuko du.