Gora egin du parte-hartzeak aurten. Azken zenbaketaren arabera, 18:00etan, 2016an baino lau puntu gehiago izan dira. Hautesleen %52,28k eman du botoa dagoeneko; duela hiru urte, aldiz, %48,58koa zen parte-hartzea.
Euskal Autonomia Erkidegoan %8,5 altuagoa izan da, eta Estatuan ere nabarmen egin du gora parte-hartzeak; bederatzi puntu igo da 18:00etan. Hautesleen %60k baino gehiagok eman dute botoa dagoeneko. Guztira, 36.893.976 lagunek dute botoa emateko eskubidea.