Oporrak, hauteskundeak... Norbaitek uste bazuen gaurko egunez Armentiara igoko zirenak gutxi izango zirela oker zebilen. Milaka arabar bildu dira eguerdi partean basilikaren ingurunean. Batzuk besterik gabe giroaz gozatzera eta, bide batez, bertan jarritako postuetako askotariko produktuak erostera joan diren bitartean, beste batzuk meza entzutera animatu dira; eta baita horren osteko dantza emanaldia ikustera ere.
San Prudentzio eguna ez da eguerdian amaituko. Armentiako zelaietan geratzearen aldeko apustua egiten dutenek Trikiteens musika taldearen kontzertua izango dute, 18:00etan. Erdialdean, berriz, haurren danborrada hasiko da ordu berean, Doña Otxanda dorretxetik.