Omenaldia egingo diote Juanito Oiarzabali

Erredakzioa 2019ko api. 25a, 13:17
14 zortzimilakoen zerrenda osatu zuen duela hogei urte. /J. Oiarzabal

Mendizale gasteiztarra Annapurnara igo zela hogei urte bete dira.

Astelehenean, hilaren 29an, Juanito Oiarzabal Annapurnara (8.091) lehen aldiz igo zela hogei urte beteko dira. Gailur hori egitearekin, mendizale arabarrak 14 zortzimilakoen zerrenda osatu zuen, eta lorpen hori zuen seigarrena izan zen munduan. 

Urteurren hori dela eta, omenaldia egingo diote datorren astelehenean mendi irteera batekin. Gorbeia mendira igoko da Juanito Oiarzabal, eta harekin batera parte hartu nahi duten mendizale guztiek. Harrobietako aparkalekutik abiatuta, 08:30ean emango diote hasiera igoerari. Oiarzabalekin batera, besteak beste, Pedro Espinosa izango da, kanpamentu nagusitik gorako igoeraren berri eman zuen kazetaria.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide