Arabako Diputazioak GeoAraba (geo.araba.eus) atari geografiko berria jarri du martxan, lurralderi buruzko informazio guztia arin eta erraz izateko tresna: geo.araba.eus web orritik sartu ahal izango da webgune berrira.
Open GeoSpatial Consurtium (OGC) nazioarteko estandar modernoen arabera diseinatu den plataforma bat da, profesional espezializatuei –topografia, arkitektura, lurralde antolamenduaren eta hirigintzako enpresak, toki erakundeak eta abar–, herritarrei eta taldeei zuzendua (zikloturistak, txangozaleei, kirolariei, aisialdi eta abentura enpresei edo higiezinen agentziei).
Besteak beste, herrialdeko kartografia, hirigintzako planeamenduak, administrazio banaketak, zerbitzu sareak, errepideak, ibilbideak eta ibilbide berdeak edo kultura ondasunen katalogoa eskuratu ahal izango dira bertan.