Odola emateko deia egin dute

Erredakzioa 2019ko api. 10a, 11:38
Unitate mugikorrak hainbat herri eta auzo bisitatuko ditu. /Alea

Oporretan odol falta izango dela ohartarazi dute, eta kanpaina berezia antolatu dute.

Arabako Odol Emaileen Elkarteak Aste Santuko eta San Prudentzioko oporrak heldu aurretik, lurraldeko odol emaileak animatu nahi ditu odola ematera hurbildu daitezen, izan ere, aurreko urteetan gertatu den legez, jai egunak direla eta odol emateak behera egitea espero dute.

Helburu honekin eta Tuvisarekin elkarlanean, aste honetan zehar Gasteizko hiriko autobusetan kartelak jarri dituzte, ospitaleetako beharrak asetzeko odol emateen beharra azpimarratuz, eta Olagibel Anbulatorioko 4. solairuan kokatzen den odola emateko puntu finkoa sustatzeko bideo bat ere ikusi ahal izango da autobusetan.

Hortaz gain, odola emateko unitate mugikorrak, Aste Santua aurretik eta baita Pazkoa Astean zehar hiriko auzo ezberdinak eta Arabako herri batzuk ere bisitatuko ditu, bertan, biztanleriaren odol emateak jasotzen jarraitzeko:

-Apirilak 15:  Villabuena / Eltziego

-Apirilak 16: Agurain / San Martin osasun zentroa

-Apirilak 17: Argantzun /  Guardia

-Apirilak 23: Bastida / San Martin osasun zentroa

-Apirilak 24: Zabalgana / Guardia

-Apirilak 26: Agurain / Kanpezu

-Apirilak 27: Gasteizko General Loma plaza

 

Gogoratu dute, Araban, odola emateko puntu finkoa Olagibel anbulatorioko 4. solairuan kokatzen dela, eta astelehenetik ostiralera goizeko 08:30etik eta 21:00ak arte eta larunbatetan 09:00etatik eta 14:30 arte irekita egongo dela, opor egunak kenduta.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide