Nafarroan eta Araban barrena ibiliko da gaur Euskal Herriko Itzulia. Sarrigurenen hasiko da 12:18ean eta Estibalizko santutegian amaituko da 17:16etik aurrera. Denera, 191,4 kilometroko ibilbidea egingo dute txirrindulariek. Etapa honek bi mendate ditu, Goñi 2. mailakoa eta Opakua 3. mailakoa.
Bihar, berriz, Gasteizen emango diote hasiera lasterketari. Murgia eta Izarra zeharkatu ostean, Aiaraldeara joko du ibilaldiak. Arrigorriagan dago egun horretan jarrita helmuga.