Kataluniako prozesua aztertuko dute gaur

Erredakzioa 2019ko api. 5a, 12:56

Jesus Rodriguez La Directa hedabideko kazetariak hitzaldia eskainiko du, Hala Bedi eta Argiaren eskutik.

Kataluniako prozesua eta garaipenaren ikasbideak izeneko hitzaldia eskainiko du gaur La Directa hedabideko kazetari Jesus Rodriguezek. Hala Bedi Irratia eta Argia hedabideek elkarlanean antolatuta, prozesuaren jarraipen zorrotza egin duen kazetaria gonbidatu dute Gasteizera; 18:30ean izango da, Hala Bediren lokalean.

Argiaren mendeurrena ospatzeko ekitaldien artean antolatu dute gaurko hitzaldia, Hala Bedirekin batera. Bi hedabideentzako oso garai berezian iritsi da. Izan ere, bi hedabideak epaitegietan dabiltza aste hauetan, kazetaritza egiteagatik ertzaintzarengandik jasotako erantzunaren ondorioz. Hala Bedi irratiko kazetari Mikel Saenz de Buruagari Mozal Legeaz isuna jarri zion Ertzaintzak, eta Argiako kazetari Lander Arbelaitz auzitegi penalera eraman dute bi ertzainek, hizkuntz eskubideen urraketa batez informatzeagatik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago