Gaur, 17:00etan, hasiko da Garesen 21. Korrika. Asier Amondok emango dio hasiera eta bera izango da mezu ezkutua lekukoan sartzeaz arduratuko dena. Ondoren, Gasteizerainoko 2.560 kilometroko bideari ekingo diote. Apirilaren 14an helduko da lekukoa Arabako hiriburura.
Klika da aurtengo Korrikaren leloa. Jarrera aldatzeko deia egin nahi dute antolatzaileek horren bidez, jokamoldeak aldatzekoa eta euskara aukeratzekoa. "Hautua da euskara ikastea, euskara erabiltzea, inplikatzea", azaldu dute.
Bai Euskarari elkarteak ere bat egin du Korrikarekin eta elkarteko langileok apirilaren 13an, larunbata, goizaldean egingo dugu euskararen alde korrika, Andoaindik igarotzerakoan.
Ibilbide osoa kontsulta dezakezue hemen: Korrika 21 ibilbidea.
Klika korrika!
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.