Jose Ignacio Hernández AEG Ikastetxeko zuzendaria izango dugu Enpresarean TB kanalean, martxoaren 29an, 11:00etan. 30 urte baino esperientzia zabalagoa duen Lanbide Heziketako eskola da Donostiako AEG. Azken urteotan berrikuntzarako pauso handiak eman dituzte: metodologia berriak barneratu dituzte, hizkuntza plana garatzen ari dira, ekintzailetasun programa abian dute eta ikasketetan eskaintza duala eskaintzen dute, besteak beste. Gai horiek eta gehiago azalduko ditu Hernándezek Enpresarean TB-ko hitzaldian.
AEB Ikastetxeak Bai Euskarari ziurtagiria du, 'Euskararen bidean' maila, hain zuzen ere.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.