ETS-k egin du Herri Urratserako abestia

Erredakzioa 2019ko mar. 28a, 13:55

Maiatzaren 12an izango da Iparraldeko ikastolen aldeko jaia, Senperen.

Arabako Errioxako En Tol Sarmiento taldeak jarri dio aurtengo Herri Urrats jaialdiari musika. Seaska Iparraldeko ikastolen elkarteak 50 urte bete ditu aurten, eta orain arte egindako ibilbideari eskaini diote kanta. Maddalen Arzallus bertsolariak egin ditu hitzak. Seaskak oztopoak gainditzeko izan duen gaitasuna nabarmendu du Arzallusek hitzetan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!