Gutxiago falta da apirilaren 28an eta maiatzaren 26an izango diren hauteskunde hitzorduetarako, eta alderdi gehienek zerrendak osatu dituzte dagoeneko.
Alderdi Popularrari dagokionez, aspalditik ezagutzen da Leticia Comeron izango dela Gasteizerako alkategaia. Hiriburuko alkate ohi Javier Maroto izango da Espainiako Kongresurako zerrendaburua. Ciudadanos alderdiarekin akordioa egitearen alde azaldu da Maroto, eta mezu berdina bideratu du Iñaki Oiarzabalek. Batzar Nagusietarako zein Senaturako, bietan ala bietan doa Oiarzabal lehen postuan.
Bikoizketa hori kritikatu du egungo diputatu nagusi eta Batzar Nagusietarako EAJren hautagai Ramiro Gonzalezek. Alderdi jeltzaleak Mikel Legarda aukeratu du berriro Kongresurako lehen hautagaitzat, eta egungo alkate Gorka Urtaranek Gasteizerako hautagaitza errepikatuko du.
PSEri dagokionez, ez dago azken orduko sorpresarik. Egungo turismo diputatu Cristina Gonzalezek gidatuko du Batzar Nagusietarako zerrenda, eta Maider Etxebarria izango da Gasteizerako alkategaia. Kongresuan, berriz, Espainiako Hezkuntza ministro Isabel Celaa doa lehen postuan.
EH Bilduk Iñaki Ruiz de Pinedo abertzale historikoa aukeratu du Espainiako Kongresurako zerrendaburu. Bigarren eta hirugarren postuetan doaz Maddi Isasi eta Andoni Txasko. Gasteizi dagokionez, Miren Larrion berretsi dute asteburuan zerrendaburu. Sidalava elkartean aritutako Rocio Vitero joango da bigarren postuan, independente modura. Ruiz de Pinedo ez da EH Bilduren zerrendetan izan den historikoen mugimendu bakarra. Egungo zinegotzi Antxon Belakortu Batzar Nagusietarako bosgarren postuan joango da. Zinegotzi izandako Itziar Amestoy izango da bigarrena eta Kike Fernandez de Pinedo, berriz, zerrendaburua.
Ahal Dugu, Ezker Anitza eta Equo batera joango dira hauteskunde guztietan, Unidas Podemos markaren izenpean. Equo alderdiko Juantxo Lopez de Uralde izango da Espainiako Kongresurako zerrendaburua. Ahal Duguko Fernando Lopez Castillo izango da Gasteizko Udalerako zerrendaburua, eta bigarren postuan alderdi bereko Gemma Zubiaurre joango da. Egungo Irabaziko zinegotzi Oscar Fernandez hirugarren postuan joango da zerrenda bateratuetan. 2015eko hauteskundetan Ahal Dugu eta Irabazi (IU+Equo) bakoitza bere kabuz joan zen. Batzar Nagusietarako, berriz, Arantxa Abecia da lehen hautagaia.
Espainiako Kongresurako hautagaiak
EAJ-PNV
- Mikel Legarda Uriarte.
- Laura Perez Borinaga.
- Agurtzane Llano Cuadrado.
- Jon Perez Garcia.
Ordezkoak:
- Gerardo Bengoa Fernandez de Gobeo.
- Ana Villasante Ruiz de Arcaute.
- Idoia Barandika Lopez.
PSOE
- M.ª Isabel Celaa Dieguez.
- Daniel Senderos Oraa.
- Isabel Martinez Diaz de Zugazua.
- Eduardo Diaz Lopez.
Ordezkoak:
- Aroa Jilete Gonzalez.
- Josu Lopez Ubierna.
EH BILDU
- Iñaki Ruiz de Pinedo Undiano.
- Maddi Isasi Azkarraga.
- Andoni Txasko Diaz.
- Belen Arrondo Aldasoro.
Ordezkoak:
- Oihana San Vicente Saez de Cerain.
- Maite Elizondo Larreina.
- Mikel Oraa Diaz de Heredia.
PP
- Javier Maroto Aranzabal.
- Javier de Andres Guerra.
- Ana Salazar Aguayo.
- Ainhoa Domaica Goñi.
Ordezkoak:
- Carmelo Barrio Baroja.
- Laura Garrido Knörr.
- Montse Canive Aldama.
- Ramon Rabanera Rivacoba.
PACMA
- Raquel Moreno Rubio.
- Ibai Alonso Suarez.
- Maria del Mar Brera Lorenzo.
- Luis Gabriel Varas Martin.
Ordezkoak:
- Maria Angeles de Pedro Tamayo.
- Emilio de la Mata Idiañez.
- Ana Isabel Martin Sanchez.
CIUDADANOS
- Miguel Jacobo Leal Fierro.
- Maria Gabriela Sanvicente Ortega.
- Cristian Martinez Conca.
- Marta Irurzun Cano.
Ordezkoak:
- Maria Purificacion Ortega Gomez.
VOX
- Josep Antoni Crespo Lac.
- Jonathan Romero Gamiz.
- Maria Arantzazu Gutierrez Mendivil.
- Isabel Conde alvarez.
Ordezkoak:
- Laureano Diaz Estevez.
- Rosario Laporta Hernando.
- Daniel Guardiola Corada.
- Maria Jesus Alvarez Rodriguez.
RECORTES CERO-GRUPO VERDE
- Diana Plaza Sanchez.
- Josu Errasti Foronda.
- Maria Montserrat Peña Sarasua.
- Jose Manuel Salas Suarez.
Ordezkoak:
- Iciar Ortiz de Urbina Zubeldia.
- Andres Felipe Chancay Quijije.
- Josebe Amado Iglesias.
- Tomas Rodriguez Vecino.
POR UN MUNDO MÁS JUSTO
- Iratxe Buztinza Vivanco.
- Ignacio Lijo Sancho.
- Mireia Alaña Heredero.
- Ricardo Elcuaz Arana.
ELKARREKIN PODEMOS-UNIDAS PODEMOS (PODEMOS-IU-EQUO BERDEAK)
- Juan Antonio Lopez de Uralde Garmendia.
- Garbiñe Ruiz Noriega.
- Salvador Gonzalez Santiago.
- Maria Luisa Corcuera Aguiriano.
Ordezkoak:
- Beatriz Pilar Peña Fernandez.
- M.ª Lourdes Garcia de Garayo Gonzalez de Aspuru.
- Jose Damian Garcia-Moreno Lopez.
PARTIDO COMUNISTA DE LOS TRABAJADORES DE EUSKADI
- Oscar Garcia Fernandez.
- Rebeca Alvarez Fernandez.
- Unai Arratibel Rubio.
- Sara Cabello Plan.
Espainiako Senaturako hautagaiak
EAJ-PNV
- Almudena Otaola Urquijo.
- Juan Carlos Medina Martinez.
- Rosa Peral Diez.
PSOE
- Julia Liberal Liberal.
- Pablo de Oraa Oleaga.
- Rosa Fresno Asensio.
EH-BILDU
- Garazi Dorronsoro Garate.
- Aitor Miguel Quintana.
- Estibaliz Ibañez de Gauna Garaigordobil.
PP
- Iñaki Oiarzabal de Miguel.
- Jorge Ibarrondo Bajo.
- Blanca Lacunza Blazquez.
PACMA
- Maria Fernandez de Arroyabe Guerras.
- Jose Luis Diaz Vazquez.
- Lorea Burges Ruiz.
CIUDADANOS
- Begoña Fernandez Martin.
- Arantxa Carrasco Martin.
- Alberto Alonso Saez de Vicuña.
VOX
- Daniel Ollora Moreno.
- Juan Pablo Galan Garcia.
- Patricia Izquierdo Sarasola.
RECORTES CERO-GRUPO VERDE
- Luis Maria Diaz de Garayo Madina.
POR UN MUNDO MaS JUSTO (BIDEZKO MUNDURANTZ)
- Nekane Oribe Moreno.
ELKARREKIN PODEMOS-UNIDAS PODEMOS (PODEMOS-IU-EQUO BERDEAK)
- Maria Concepcion Palencia Garcia.
- Gustavo Angulo Garcia.
- Maria Araceli Fuente Basconcillos.
PARTIDO COMUNISTA DE LOS TRABAJADORES DE EUSKADI
- Mikel Tapia Garcia del Valle