Antoñana eta Fresneda dira Arabako herririk gozoenak

Erredakzioa 2019ko martxoaren 26a

Arabako XXIV. Eztiaren Txapelketaren irabazleak, Nekazaritza diputatuarekin. ALEA

Fernando Diaz Moralesek, Begoña Diaz de la Presak eta Samuel Etxebarriak irabazi dute Arabako XXIV. Arabako Eztiaren txapelketa 

Lurraldeko maparen bi muturretan daude Arabako erlezainik onenak, Kanpezun eta Gaubean hain zuzen ere. Bi udalerri horietako eztiek irabazi baitute Arabako APIAL elkartearen XXIV. txapelketa. Fernando Diaz Moralesek eraman du lehen saria Antoñanara, eta Begoña Diaz de la Presak eta Samuel Etxebarriak bigarrena eta hirugarrena, Fresnedara.

Aurten, lehenbiziko aldiz, Gasteizko Abastos Plazan egin dute txapelketa, publikoaren aurrean, lurraldeko eztia ezagutarazteko asmoz, eta 430 bazkide dituen sektoreari ikusgarritasuna emateko. Hala, sariak ematearekin batera, eztiaren dastaketak egin dituzte.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago