Tren sozialaren aldeko manifestazioa babesteko eskatu diete udalei eta kontzejuei

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2019ko mar. 25a, 17:54
Larunbatean mendi martxa egin zuten Zaldiaranera. AHTrik Ez ARABA

Ekitaldi ugari antolatzen ari dira egunotan AHTaren kontrako Arabako plataformak

Lautadako eta Arabako Haraneko AHTrik Ez! plataformek udaletan eta kontzejuetan mozioak eta eskaerak erregistratu dituzte tokiko erakundeek tren sozial baten alde antolatu duten manifestazioa babestu dezaten; maiatzaren 18an izango da, Gasteizen. Iñigo Leza plataformako bozeramalearen esanetan, udal eta kontzeju guztien atxikimendua jasotzeaz gain, harremanetan jarri dira herrialdeko eragile sozial, sindikal eta politiko ezberdinekin.

Hilabeteak dira AHTaren aurkako Arabako eta Nafarroako plataformak elkarlanean ari direla ekimen ezberdinak antolatzen, maiatzaren 18ko manifestazioari begira. Hala, datorren apirilaren 1ean, Gasteizko Ignacio Aldekoa kultura etxean Pentsioak vs. AHTa hitzaldia egingo dute, Hirugarren Adinekoen Elkartegien programazioaren barruan. Halaber, apirilaren 10ean alderdi politiko ezberdinekin mahai-ingurua antolatu dute, 18:30ean, Arabako Campuseko Gradu aretoan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide