Apirilaren 5ean hasiko da Araban errenta aitorpena egiteko kanpaina Rentafacil modalitatean, eta aste honetan bertan hasiko da Diputazioa zergadunen etxeetara proposamenak bidaltzen. Apirilaren 9an, berriz, Rent@raba motako aitorpena hasiko da.
Errenta aitorpenaren zirriborroa etxean jaso eta proposamenarekin ados daudenek ekainaren 14a baino lehen onartu ahalko dute. Horretarako, finantza entitate laguntzaileetan; internet bidez, araba.eus webgunean; eta 900 111 202 telefonora deituta egin dezakete. Aitorpenetan aldaketak egiteko epea, apirilaren 5etik ekainaren 14ra artekoa izango da. Dirua itzuli behar dutenek, berriz, kopuruaren %60 ekainaren 25ean, eta gainerakoa azaroaren 11n ordaindu beharko dute. Arabako Ogasuna apirilaren 9an hasiko da Rentafacil modalitatean egindako aitorpenen dirua itzultzen.
Rent@raba modalitaterako epea –beren errenta aitorpena ogasun bulegoetan edo finantza entitate, aholkulari bulego edo kudeatze agentzia laguntzaileetan egiten duten zergadunentzat– apirilaren 9an hasi eta ekainaren 25ean bukatuko da, Aldundiaren bulegoetara joaten direnentzat. Finantza entitate edo agentzientzat, berriz, pixkat geroago hasiko da kanpaina, apirilaren 23an.
Horrela egiteko, hitzordua eskatu beharko dute gaurtik aurrera, Interneten bidez, www.araba.eus helbidean; telefonoz –901 50 40 30–; edo informazio puntuetan bertan: Gasteizen (Samaniego kalean), Kanpezun, Murgian, Oionen eta Agurainen.