Hemen duzue gaur klasean erakutsi dizuedan, eta bukatzeke nuen infografia. Bukatu dut eta hemen partekatzen dut zuekin. Bertan Mitokondriaren ultraegiturari buruzko informazioa aurkituko duzue. Irudiarekin elkarreragina izan dezakezue, hau handituz edo txikituz, informazioa hobe ikusteko. Espero dut baliagarria suertatzea datorren asteko azterketarako. Animo!!
Ohar modura, gogoratu aurrerago - batez ere metabolismoa ikusten dugunean - mitokondriak berriro ere aipatuko ditugula. Orduan sakonduko dugu gehiago organulu honen egitura eta funtzioan. Bere barnean gertatzen diren erreakzioak ikertzen ibiliko gara momentu horretan. Gorputzak behar duen energia kimikoa (ATP) nondik eta nola ekoizten duen ikusten dugunean. Baina ez gaitezen aurreratu!
Ondo izan eta bihar ikusten dugu elkar klasean; mitokondriaren sarrerarekin bukatu eta kloroplastoekin hasiko gara.
Gogoan izan: Hau, liburuan eta klasean ikusi ditugun azalpenen gehigarri bat besterik ez da.
Material gehigarria: Gogoan izan ikusten hari garen bi organulu nagusi hauen sorrerari buruz
Lynn Margulisek ( #zergatikeznirezientzialiburuan ) esaten zuena;
teoria endosinbiotikoa (sinbiogenesia).
Hemen duzue berari buruzko artikulu interesgarri bat. Eta
Nature-ko artikulu berri hau gehigarri bezala.
Gehiago: