55.000 euro zuzenduko ditu Aldundiak herrietan merkataritza sustatzeko

Erredakzioa 2019ko martxoaren 22a

Herrietan merkataritza sustatu nahi du Aldundiak. PHOT.OK

35.000 euro inbertituko dira hiru milatik gora biztanle dituzten herrietan, eta gainerako diru partida herri txikienetan.

Arabako Aldundiaren Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren sailak 55.000 euro zuzenduko ditu herri txikietako egungo saltokien azpiegitura hobetzeko eta proiektu berriak garatzeko.

Diru-laguntza lerro bat hiru mila biztanletik gora dituzten herrientzat izango da, Gasteiz izan ezik. Helburua herri horietako merkataritza egitura indartzen duten proiektuak garatzea izango da. Hiru mila biztanle baino gutxiago izanik, erdigune historikoa daukaten herriek ere diru-laguntza hau eskatu ahalko dute –Dulantzi, Artziniega, Eltziego, Bastida edo Guardia–. Programa honetan 35.000 euro gastatzea aurreikusi du Diputazioak.

Bigarren laguntza lerro batekin sustatuko da Arabako herri txikietako biztanleak oinarrizko produktuez hornitzen dituzten dendak zabaltzea edo daudenak egokitzea. Kasu honetan, irabazteko xederik gabeko elkarteek edo autonomoek eskatu dezakete diru-laguntza.

Halaber,  kontzejuek herriko merkataritza sustatzeko jarduerak bultzatzeko partida bat dago. Horren bitartez, sentsibilizazio jardunaldiak, sustapen materialaren diseinua eta argitalpena, publizitate ekintzak eta gai honen gaineko aholkularitza lagunduko dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago