Argitu da Arabako Bertsolari Txapelketako finaleko seikotea

Erredakzioa 2019ko mar. 19a, 10:02

Iñaki Viñasprek lortu du puntuaziorik altuena Dulantzin. ABE

Iñaki Viñasprek irabazi du Dulantziko finalerdia.

Aroa Arrizubieta Barredo, Iñaki Viñaspre Simon, Manex Agirre Arriolabengoa, Oihane Perea Perez de Mendiola, Peru Abarrategi Sarrionaindia, eta Xabi Igoa Eriz bertsolariek kantatuko dute 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketako finalean. Martxoaren 30ean, Gasteizko Printzipal Antzokian, jokatuko da finala. Marta Ugarte Abasolo eta Oier Suarez Hernando izango dira gai-jartzaileak.

Asteburu honetan Dulantzin jokatu den finalerdian kantatu duten bertsolariek itxi dute sailkapena. Horretan Iñaki Viñasprek lortu du puntuaziorik altuena. Bigarren itzuli honetako saioetan 14 bertso puntuagarri kantatu behar izan dituzte bertsolariek, horien artean bost bertso,  bakarkako lanean, kartzela formatuan. Dulantzin, ariketa guztiak egin ondoren, Iñaki Viñasprek lortu zituen puntu gehien, 330,5 puntu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago