Uda honetan haur sahararrak hartzeko familia gehiago behar dira

Erredakzioa 2019ko mar. 14a, 17:06
Oporrak bakean 2019. AFA

Oporrak Bakean programa aurkeztu dute.

Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Ume Sahararrak Hartzeko Familien Arabako elkarteak (Afanis) eta Euskadiko Frente Polisarioaren Ordezkaritzak Arabako familiei dei egin diete, uda honetan Saharako errefuxiatuen kanpamentuetako haurrak euren etxeetan hartzeko. Aurreikusten dute aurten haur askok parte hartuko dutela programan, eta, ondorioz, haurrak hartzeko prest dauden familia gehiago behar dira. 

Oporrak Bakean harrera-programaren barruan, laguntza medikua eta elikadura orekatua ematen zaizkie umeei, eta, halaber haur sahararren eta arabarren arteko kultura-trukea sustatzen dute. Algeriako Hamada izenez ezagutzen den Sahara basamortuko eremuko errefuxiatu-kanpamentuetan bizi dira umeak urte osoan, bizitzeko eremurik latzenetan, egoera eskasetan eta 1975az geroztik dirauen behartutako erbestealdian. Programaren bidez, atseden bat eman nahi zaie umeei, eta Sahara basamortutik atera ahal izateko aukera bat udako hiletan, bertan 55 gradutik gorako tenperaturak izaten baitira. Araban ematen dituzten bi hilabete horiek funtsezkoak izaten dira, gainera, etxera indarberrituta itzultzeko, eta, hala, indartsuago aurre egin diezaioten urtearen gainerakoari.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide