Milaka emakumeren aldarria ozen entzun dira Euskal Herriko hiriburuetan; tartean, Gasteizen. Baina gainerako kuadrilletan ere mobilizazio ugari egin dituzte. Modu horretan, zaintza erdigunean kokatu duen gaurko mobilizazioa lurralde osoan zehar barreiatu da.
Aramaion elkarretaratzea egin dute plazan, Sastiñan bazkaria egingo dute eta kalejira egingo dute arratsaldeanhttps://t.co/BmWInedVgJ pic.twitter.com/63xYJqNsL2
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) 2019(e)ko martxoaren 8(a)
Martxoaren 8a egun nagusia izanda ere, aspaldian hasi dira jorratzen lehen prestaketak. Eta eguna heltzear zela, lehen ekintzak hasi dituzte. Amurrion, esaterako, pintxopote feministarekin hasi dituzte bezperako prestaketak, eta Orozkon kaleko hainbat elementu morez margotu dituzte. Laudion, txupinazoa bota dute, greba feminista "pizteko". Herriko plazan, ehunka emakume bildu dira, eta, besteak beste, dantza baliatu dute orain arte bidea urratu duten emakumeak omentzeko.
“Erre zenituzten sorginen oinordeak gara gu”, emakume* borrokalari denen omenez dantza izan da Laudioko baterajotzea!#M8GrebaFeminista #AiaraldekoGrebaFeminista #bizitzakerdigunean pic.twitter.com/9vr7OCfme3
— Aiaraldeko Mugimendu Feminista (@AiaraldekoMF) 2019(e)ko martxoaren 8(a)
Eguna hasita, kalejirak eta auto karabanak abiatu dituzte Mendialdean. Maeztun, herriko plazan elkartu dira grebalariak, batukada lagun. Ohi bezala, herriko plazak bilakatu dira indarren bilgune. Hala gertatu da, adibidez, Agurainen. Leku askotan, bestalde, musika baliatu dute grebaren berri emateko. Murgian, horrela ibili dira herriko emakumeak, eta manifestazioa egin dute herrian. Elkarretaratze eta kalejirez gain, bestelako ekimenak erabili dituzte aurtengo grebaren atzean dagoen filosofia zabaltzeko. Adibidez, Elvillarren mantalak atera dituzte plazara, zaintza partekatzeko beharra aldarrikatzeko.
Mantalez beteta, zaintza partekatzeko beharra plazara atera dute Elvillarren #M8GrebaFeminista https://t.co/BmWInedVgJ pic.twitter.com/71ath1xtzh
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) 2019(e)ko martxoaren 8(a)