Kantabria Mendilerroa toponimoaren aldeko plataforma sortu dute

Erredakzioa 2019ko mar. 6a, 10:55
Egilea: PHOT.OK

Arabako Errioxako eta Mendialdeko hainbat udalek eta elkartek jarri dute martxan.

Plataforma berriaren helburua da iaztik Toloño Mendilerroa toponimo ofiziala dena baztertzea eta horren ordez, Kantabriako Mendilerroa berreskuratzea. Bastida eta Lapoblacion (Nafarroa) herrien arteko inguruneari eragingo lioke.

Guardian aurkeztu zuten atzo Arabako Errioxako, Mendialdeko eta Errioxako hainbat udalez eta 14 elkartez osatutako plataforma berria; tartean, Guardiako Adiskideen Elkartea, Lezako Mahaia edo Mendialdetik daude. Aurkezpenarekin batera, izen aldaketaren aldeko manifestu bat ere ezagutarazi zuten; dagoeneko bestelako udal eta elkarteen atxikia lortu duena.

Sustapen Ministerioaren menpeko Espainiako Institutu Geografikoak ontzat jo zuen iragan abuztuan Toloño Mendilerroa toponimoa, eta Kantabria Mendilerroa bigarren mailako aldaera bezala baztertu zuen "erabilera gutxi eta mugatua" duelako. Atzoko agerraldian Espainiako Institutu Geografikoaren jarrera arbuiatu zuten; besteak beste, izen aldaketa udalekin ez kontsultatzeagatik.

Ebazpena bertan behera utzi dezatela eskatu zuten. Jakinarazi zuten sinadura bilketa jarri dutela martxan; hilabete osoa emango dute bi kuadrilletako eta Errioxako herrietan sinadurak jasotzen. Horrez gain, bestelako ekimenak ere antolatuko dituztela iragarri zuten aurkezpenean.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide