Greba feministarekin batera, mobilizazio ugari izango dira lurralde osoan

Erredakzioa 2019ko mar. 6a, 06:00

Greba feministaren aurkezpena egin zuten Aiaraldeko emakumeek. AIARALDEA.EUS

Mugimendu Feministak elkarretaratzeak antolatu ditu Gasteizen eta eskualde buru guztietan.

Martxoak 8ko 24 orduko greba feministaren harira, Mugimendu Feministak manifestazioak eta kontzentrazioak deitu ditu Araba osoan. Halaber, hainbat herritan tokiko emakumeen taldeek bestelako jarduerak antolatu dituzte egunaren inguruan, hala nola, bazkariak, zine proiekzioak, hitzaldiak, erakusketak, etabar. Hona hemen ekitaldi nagusiak:

GASTEIZ:

  • 08:00etan. Piketeak eta propaganda auzoz auzo.
  • 10:00etan. Elkarretaratzea eta propaganda banaketa, Bulebarrean eta Corte Inglesen.
  • 12:00etan. Ekimen antifaxista, Plaza Berrian.
  • 14:0ean. Bazkari autogestionatua, Santa Barbara plazan.
  • 18:30ean. Ekimen antirrazista, Gobernu Delegaritzan.
  • 19:00etan. Manifestazioa, Iparralde gizarte etxetik.
  • 22:00etan. Emakume, trans eta bollerak Talkara.

AIARALDEA:

20:00etan. Eskualdeko mobilizazioa, Urduñan.

Amurrion: 

  • 09:00etan. Gosaria eta asanblada, plazan.
  • 10:00etan. Kontsumo kalejira, plazatik.
  • 11:00etan. Denbora bankua, truke azoka, mural margoketa, plazan.
  • 12:30ean. Kaleak hartu!, Elexondo kalean.
  • 13:00etan. Flashsmob, plazan
  • 14:30ean. Bazkaria eta kontzertua (Ilargiak)
  • 16:30ean. Dantza Plaza.
  • 17:30ean. Jolasak.

Laudion:

  • 10:00etan. Asanblada, Herriko Plazan.
  • 10:30ean. Kazerolada, Herriko Plazan.
  • 12:00etan. Elkarretaratzea, Herriko Plazan.
  • 14:30ean. Bazkari feminista, eta Dantzatloi Feminista. Herriko Plazan.
  • 18:00etan. Manifestazioa.

Aiaran:

  • 10:30ean. Emakumeen gosaria, Ferialean.
  • 11:00etan. Sareak eta mezuak arboletatik eskegi.
  • 11:30ean. Elkarretaratzea.

Artziniegan

  • 12:30ean. Kontzentrazioa, frontoian.

ARABAKO ERRIOXA: 

Eskualde mailako mobilizazioak Oionen izango dira.

  • 12:00etan. Elkarretaratzea, Olibondoaren biribilgunean, Nafarroa Etorbidean.
  • 12:30ean. Manifestazioa. Plaza nagusian
  • 15:00etan. Bazkari autogestionatua.
  • 16:00etan. Ahizpatasun jolasak.

MENDIALDEA:

  • 12:00etan. Batukada, Maeztun.
  • 12:30ean. Elkarretaratzea, Maeztun.
  • 13:30ean. Kalejira, Kanpezun.
  • 14:0etan. Elkarretaratzea, Kanpezuko plazan.

GORBEIALDEA: 

Aramaio:

  • 10:30ean. Plazatik abiatuta herria girotu.
  • 12:00etan. Kontzentrazioa, plazan.
  • 12:45ean. Iturri-poteoa.
  • 19:30ean. Kalejira. Kultur etxetik plazara, eta ondoren dantza emanaldia.

Eskualde mailako elkarretaratzea, 18:00etan, Gopegiko udaletxearen ondoan. 

LAUTADA:

Dulantzi:

  • 12:30ean. Kontzentrazioa herriko plazan.
  • 13:00etan. Auto-ilara Agurainera.
  • 14:00etan. Lautadako emakumeen bazkaria.

Agurain: 

  • 9:30ean. Kalejira morea, ikastetxeetatik hasita.
  • 11:00etan. Hamaiketakoa, Santa Marian.
  • 12:00etan. Kontzentrazioa, San Juan plazan.
  • 13:00etan. Dantza plaza, Santa Marian.
  • 19:00etan. Manifestazioa, San Juan plazan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago