Arabako Foru Aldundiak martxoaren 5ean ireki du Administrazio Orokorreko 2017ko eta 2018ko Enplegu Publikoaren Eskaintzan izena emateko epea. Aurkeztu nahi diren lagunek Aldundiaren webgunean izapidetu dezakete eskabidea, apirilaren 2ra arte, egun hori barne.
Hautaketa prozesuak guztira 91 plaza atera ditu lehiaketa-oposiziora, 2017ko EEPko 51 eta 2018ko EEPko 40, ondoko lanbide talde hauetakoak: 79 administrari, 4 albaitari, 4 zerga ikuskatzaile laguntzaile, 2 zerga ikuskatzaile eta 2 informatikako teknikari.
Plaza horietatik gehienak, 82, sistema irekiaren bidez esleituko dira, eta gainerako 9ak, barne sustapeneko sistemaren bitartez. Gainera, 91 plazetatik 8, desgaitasuna duten pertsonentzat gorde dira.