'Euskal Herriko K-1 Kirol Elkartea, bada beste modu bat' zuzenean Enpresarean TB kanalean

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2019ko otsailaren 27a

Euskal Herriko K-1 Kirol Elkarteko Jokin Ibarra eta Asier Garayar izango ditugu Enpresarean TB kanalean. Zuzenekoa eskainiko digute ostiral honetan martxoak 1, 11:00etan.

Enpresarean TBn Kirol Elkartearen berri emango dute eta 'Bada beste modu bat' izeneko hitzaldian kontatuko dute zein bide jarraitu duten Euskal Herria moduan mundu mailan lehiatu ahal izateko.

Nazioarteko borroka-kirola da K-1. Euskal Herriko selekzio bezala jokatu zuten mundu mailako txapelketan eta domina lortu zuten Errusia eta Ukrania bezalako herrien aurrean. Horren ondorioz, munduko federazioak Euskal Herria onartu du partaide bezala.

Datorren hilabetean munduko kopa jokatuko dute eta talde bat bidaliko dute Euskal Herria ordezkatzeko.

 


Euskal Herriko K-1 Kirol Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiria dauka, "Zerbitzua eta Lana euskaraz" maila.

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago