'Vitoria 3 de marzo' filmean parte hartu duten hainbat pertsonek bat egin dute gaur Memoria Gara ekimenarekin. Maiatzaren 1etik aurrera egongo da zinemetan pelikula, eta gaur Memoria Garak planteatzen duen helburuarekin bat egin dute; San Frantzisko eliza –1976ko martxoaren 3an izan zen sarraskiaren agertokia– memoria eta giza eskubideen gune bihurtzea.
Zuzendariarekin batera, aktore, produktore, gidoilari eta taldeko beste kide batzuk egon dira eta familia argazki bat atera dute elizaren aurrean. Bertan grabatu ziren, hain zuzen, filmaren hainbat eszena.