Mendi zinema onena Gasteizen

Erredakzioa 2019ko ots. 26a, 10:04
'Liv Along The Way' filmako irudia. / Argazkia: Mendi Tour

Mendi Tour zikloaren zazpigarren edizioa martxoaren 4tik 8ra ospatuko da.

Mendizaletasuna, abentura, kirola eta natura uztartzen dituen jaialdiak astelehenetik aurrera filmarik ikusgarrienak eskainiko ditu Gasteizen.

Aurtengo edizioan aukeratutako zazpi filma egongo dira ikusgai; martxoaren 4, 6, 7 eta 8an, sesio bikoitzean (18:00 eta 20:00), Dendarabako Vital Fundazioaren aretoan.

Jaialdiari hasiera Tommy Caldwell eskalatzailea protagonista duen The Dawn Wall izeneko filmak emango dio. Yosemiteko Gran Capitan mendian ia 1.000ko garaiera duen horma estilo librean igotzeko saiakera kontatzen du pelikulak.

 

Egitaraua

  • Martxoak 4: 'The Dawn Wall'
  • Martxoak 6: 'The search of Wooo' eta 'This Mountain life' 
  • Martxoak 7: 'Liv Along the Way' eta 'The Weigth of water'
  • Martxoak 8: 'Notes from the wall' eta 'Everest Green'

Sarrerak otsailaren 26tik aurrera egongo dira salgai Estadioko kirolgunean edota Vital Fundazioaren egoitzan (Kordoi etxea, Aiztogile kalea 24). Sarreren prezioa 5 eurokoa da sesio bakoitzeko, eta 3 eurokoa aldez aurretik erosten duten Estadioko kideentzat.

 

Mendi Tour-a, Agurain eta Amurrion ere

Amurrio eta Aguraingo bizilagunek ere Mendi Tour jaialdiaz gozatzeko aukera izango dute, martxoaren 15ean eta apirilaren 25ean, hurrenez hurren. Amurrioko saioa Amurrio antzokian izango da eta Udalaz gain, Mendiko Lagunak elkartea izan da sustatzailea. Aguraingoa berriz, Harresi aretoan izango da eta Udala eta Manu Yanke mendi taldearen eskutik antolatuko dute.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide