'Emariak: emakumeek historian zehar egin dituzten ekarpenen bilduma' liburua egin dute Kalaka Komunikazioko kideek

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2019ko otsailaren 19a

Kalaka Komunikazioak Bai Euskarari ziurtagiria dauka, Zerbitzua eta Lana euskaraz maila, eta komunikazioa eta parekidetasuna dira haien lanaren ardatz nagusiak. Bi gai horiek aintzat hartuta egin dute Emariak liburua. Bertan 12 emakumeren biografia laburrak bildu dituzte, ilustrazio bidez lagunduak daudenak. 12 horietatik 2 talde (etxean lan egiten duten emakumeak eta sufragistak) eta 10 emakume indibidualen izenak bildu dituzte. Emakume horietatik 2 euskaldunak dira eta, gainontzekoak, nazioartekoak.

Kalakakoen esanetan, "liburuaren helburua emakume erreferenteen berri ematea da, gizonezkoen berri badugulako, baina, emakumeena, aldiz ez eta bai autoestimarako eta baita etorkizuneko helburuetarako (ingeniari izateko, ekintzaile, politikari), oso garrantzitsua delako erreferenteak izatea".

Euskaraz

Gaineratu dutenez, "bilduma euskaraz izatea garrantzitsua iruditu zaigu, ez baitaude halako baliabideak euskaraz eta horretaz gain, emakume ezezagunak biltzen saiatu gara, ezagunen berri beste iturrietatik ere badakigulako".

Irakurketaz haratago doan baliabidea sortu nahi izan dute, amaieran ariketak txertatuz eta horrekin, irakurleak ulermen ariketa sakonagoa egitera bultzatuz.

Salgai Interneten eta liburu-dendetan

Kalakaren webgunean online eros daiteke, Pikara Magazinen ere eta baita fisikoki ere denda hauetan:

Donostia: Hontza liburu-denda eta Kaxilda. Hernani: Pitxin Haur jantziak eta osagarriak. Tolosa: Manttale oinetako denda eta Babel liburu-denda. Durango: Arteka liburu-denda. Usurbil: Lizardi liburu-denda. Urnieta: Muazpi harategia. Iruñea: Karrikiri elkartea eta Katakrak liburu-denda. Gasteiz: Mara-Mara liburu-denda. Elgoibar: Pitxintxu.

Horrez gain, hainbat liburutegitan mailega daiteke:
Donostiako Udal liburutegiak,
Hernani Liburutegia, Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia, Astigarragako liburutegia, Muxikako Liburutegia.

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago