Diputazioko enplegu eskaintza publikoen gai zerrendak argitaratu dituzte

Erredakzioa 2019ko ots. 20a, 07:03

Izena emateko epea martxoren hasieran hasiko dela iragarri dute.

Arabako Foru Aldundiaren Administrazio Orokorraren 2017ko eta 2018ko enplegu eskaintza publikoen barruan, hautaprobetarako deia egin eta gai zerrendak eta oinarri espezifikoak onetsi berri dituzte.

Hautaketa prozesu berri honek, denera, 91 plaza atera ditu lehiaketa-oposiziora: 79 administrari, 4 albaitari, 4 zerga-ikuskatzaile laguntzaile, 2 zerga-ikuskatzaile eta 2 informatika teknikari (azken bi plaza hautetarako gai zerrendak laster ezagutaraziko dira).

Plaza horietatik gehienak, 82, sistema irekiaren bidez esleituko dira, eta gainontzeko bederatziak sustapeneko sistemaren bitartez. Gainera, 91 plazetatik 8 desgaitasuna duten lagunentzat gorde dira.

Interesatuek Arabako Enplegu Publikoaren Atarian (www.araba.eus/PortalEmpleo) kontsulta ditzakete oinarriak eta gai zerrendak. Izena emateko epea, aldiz, Estatuaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnean hasiko da; Diputazioaren aurreikuspenen arabera, martxoaren lehenengo astean izango litzateke hori.

Probak uztailaren 13an

Bestalde, dagoeneko ezarri da 79 administrari plazetarako izangaien hautaprobarako aurreikusitako eguna: uztailaren 13, larunbata. Administrari plaza horietarako lehiatzen direnek proba guztiak egingo dituzte egun horretan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide