Diputazioak gaur ordainduko ditu 2015eko amatasun eta aitatasun itzulketak

Erredakzioa 2019ko ots. 15a, 10:50
Amatasun eta aitatasun itzulketak egiten ari da Arabako Ogasuna. ALEA

Guztira, 3,2 milioi euro itzuliko zaizkie 3.231 zergaduni.

Arabako Ogasunak 3,2 milioi euro ordainduko dizkie ostiral honetan (hilak 15) 3.200 zergaduni, Arabako Foru Aldundiak ohar bidez jakinarazi duenez. Hain zuzen ere, 2015ean amatasun eta aitatasun prestazioengatik atxikitakoari dagokion dirua da. Aldundiak egiten duen hirugarren ordainketa izango da gaurkoa, eta guztira 24.000 zergaduni 16 milioi euro itzultzea aurreikusten du. 

Zehazki, 3.231 amak eta 993 aitak kobratuko dute dirua gaurtik aurrera, 993 euro batez beste. Aipaturiko pertsonek datozen egunetan jasoko dute likidazio berriaren jakinarazpena, posta ziurtatu bidez.

Bestalde, gainerako itzulketak maiatzean zehar egingo direla aurreratu du Arabako Foru Aldundiak. Jose Luis Cimiano Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuaren esanetan, Arabako Ogasunaren asmoa itzulketak ofizioz egitea da. Horretarako, kaltetuek inprimaki bat bete behar dute, eta postaz bidali, bulego batean entregatu edo posta elektronikoz aurkeztu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide