Aurten ere tarifa finkoa ezarriko da AP1ean eta hobariak AP68an

Erredakzioa 2019ko otsailaren 13a

Ap-1 autobidea, Lukuko ordainsaria. GOOGLEMAPS

Iaz, 2.000tik gora arabarrek jaso zuten diru-laguntza.

Foru Gobernuak gaur onartu du AP1 eta AP68 autobideak sarri erabili ohi dituzten gidarientzako diru-laguntza deialdia, eta, horretarako, handitu daitezkeen bi partida –350.000 eta 400.000 eurokoak, hurrenez hurren– esleitu ditu. Deialdiaren oinarriak 2018ko berdinak dira.
Horrela, AP1 errepidea sarri erabiltzen dutenek hileko tarifa laua (gehienez 15 euro) ordaintzea izango dute, Etxebarri Dibina-Eskoriatza tarteagatik, eta 75 euro, Etxebarri Dibina-Maltzaga tarteagatik, hau da, autobidearen ibilbide osoagatik.
Bestalde, AP68 autobideko Arabako zatia sarri erabiltzen dutenek bidesariaren prezioaren %60ko hobaria izan ahalko dute (BEZa barne), hilean hamabost bidaia baino gehiago egiten badituzte.
2018an, 2.000tik gora arabarrek diru-laguntza jaso zuten, eta guztira, 733.968  euro banatu zituen Aldundiak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago